Hegaztiek migrazioan sortzen dituzten taldeei ematen zaien izena da aldra. Txirrindulariak bailiran, haize-babesean egiten dituzte ibilbide luzeak maiz hegaztiek. Webgune honen helburua ere horixe da, guztion babesarekin naturzaletasuna sustatzen bide luzea egitea. Horretarako, euskal natura-sustatzaileen, natura-argazkilarien, ikerlarien eta, orokorrean, naturzaleen interneteko txoko garrantzitsua bihurtu nahi dugu www.aldra.net. Albisteak, eztabaidak, argazkiak, bideoak, gertakariak... denetik bildu nahi dugu, eta denboraren migrazio amaigabe honetan bidaialagun izan nahi zaitugu; beraz, animatu eta parte hartu aldran, euskal naturzaleon sarean!